ETA-REN AGIRIA.
Egunero eta GARAn argitaratua 2003ko ekainaren 5a.
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen du Maiatzaren 30ean Zangozan Espainiako poliziaren aurka autoan ezarritako lehergailuz egindako ekintza; ekintzaren ondorioz bi polizia hilik gertatu ziren eta beste bat larriki zauriturik; tamalez ekintzaren ondorioz herritar bat ere zauriturik gertatu zen.
Hauteskundeen ondorengo balorazioa
Baldintza demokratikorik gabeko udal eta foru hauteskundeak egin dira Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoan joan den Maiatzaren 25ean. Euskal Herrian euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak ukatu eta gero apartheid politikoa ezarri du Espainiako estatuak. Erasoa Euskal Herri osoaren aurka izan da, ez aukera politiko baten aurka soilik.
Transizioan jarritako mozorro demokratikoa kendu egin du Espainiako estatuak. Eta hauteskunde horiek ontzat emanez jokoa egiten diote PNV, EA, IU, CDN eta Aralarrek, zilegitasun demokratikoa eman nahi diote apartheid egoera honi. Are gehiago PPk eta PSOEk eskulotutako Ezker abertzaleari lapurreta egiteko prestutasun osoa erakusten ari dira. Maiatzaren 25eko iruzur eta lapurreta legeztatua ez da amaitu beraz. Iruzurra betirakotu nahi dute orain. Herriaren nahia eta erabakia bigarrenengoz zanpatuz.
Ezagutu gabeko egoeran egin dira hauteskundeok: ukazioa eta debekua, Ertzaintza eta Guardia Zibilaren biolentzia, hedabide gehienen boikota eta zentsura, jazarpen poliziala, bahiketak (bereziki larria izan da Udalbiltzaren aurka, Udalbiltzaren Presidentea kartzelaratzeraino, Espainiako botere judizialak administrazio baskongadoaren onespenarekin egindako erasoa)É Hori da beren 'normaltasun demokratikoa'. Halakorik ez!
Aldiz, Herriak emandako erantzuna zoragarria izan da. Beldurra eta mehatxua gaindituz, boto pragmatikoaren sirena kantuei kasurik egin gabe, duintasun eta borrokarako botuz bete dira hautestontziak. Espainiak debekatutako botu horiek herri borondate irmoaren erakusgarri izan dira, botu horiek izango dira Euskal Herria eraikitzeko botu baliogarrienak, Euskal Herriaren etsaiei min eman dioten botuak: duintasun eta borrokarako botuak. Zorionak beraz Euskal Herriari!
Oztopo guztien gainetik herri xumearen jakinduria eta justiziazko ahotsa instituzioetan egongo da, jauntxo eta aberatsek lekukorik gabe nahi dutena egiterik izan ez dezaten, gure Herriaren oinarrizko eskubideak defendatu eta egikaritzeko, gaur egungo ustelkeria alde batera utziz, proposamen zintzo eta eraginkorren bidez Euskal Herria bake eta demokrazian oinarritutako herri eraikuntzan aurrera eramateko.
Espainia eta Frantzian ez dago demokraziarik Euskal Herriarentzat. Euskal Herriak ez du bere hitza demokratikoki emateko aukera. Justiziarik gabeko zanpaketa egoera hau gainditzeko euskal herritar guztiei askatasunean, berdintasunean eta baldintzarik gabe beren etorkizunari buruz galdegin behar zaie.
Egoerari irtenbidea emateko ardura eta aukera duten Espainia eta Frantziak beren erantzunkizuna alde batera utziz Euskal Herria zanpatzeko taktika partzialak aplikatuz gatazka luzatu eta gordintzeko apustua egina dute. Eta horretan morroi dute PNV ere.
Gaur egungo egoeraren gainditzea ez da pertsona, erakunde edota instituzio bakar baten kontua. Gatazkaren konponketak, gure herriaren berreraikuntzak bezalaxe, indar eta borondate guztien beharra du. ETAri dagokionez, Euskal Herriaren oinarrizko eskubideen aldeko gure defentsa alboraezinarekin batera, gure borondate sakon eta irmoa agertzen dugu konponketaren bidean behar diren urratsak ibiltzeko.
Amaitzeko, aurrera begirako erronka nagusiak hauek dira: Euskal Herriaren defentsa tinkoa, Euskal Herriaren oinarrizko zutoinak eraikitzea eta defentsa eta eraikuntzan oinarritutako egitasmo nagusiak ahalik eta adostasun handienaz antolatzea. Herritarrei dei egiten diegu, nork bere alorrean eta dituen ahalen arabera Euskal Herriaren alde borroka egin dezala.
Euskal Herrian, 2003ko ekainean
![]() |